Eraikuntzaren jarduera %1,4 murriztu da EAEn urteko hirugarren hiruhilekoan
Eraikuntzaren jarduerak %1,4ko murrizketa izan du 2026ko hirugarren hiruhilekoan joan den urteko hiruhileko beraren aldean, prezio arruntetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren. Eraikingintzan %1,1eko jaitsiera egon da, eta ingeniaritza zibilean %1,9koa, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.